XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TITANIC

Nork eztu itsasontzi onetzaz zerbait entzun? 1912`garren urtean izotz-mendi edo izeberg batekiñ alkar jota itsasondoratu zan.

Ura zan orduko itsasontzirik aurreratuena eta arrigarriena.

Egilleak ere arropustuta zeuden.

Onen aurka Jainkoak ere ezin bere izenak esan omen nai zun.

Terranova`ren sarkalde-egoaldean, Atlantiko itsasoan galdu zan.

Bere arrokeria alperrikakoa izan zan.

Lenengo ibillaldian bere eta barruko denak 1.513 persona betiko galdu ziran.

Iru nazioetako ekipoak ur gañera ateratzeko asmoetan dabiltz.

Ura egiten duten hidrojenoa eta oxijenoa banandu eta orrela banandutako hidrojenoakin berari itsatsitako galdara aundi-aundi batzuek bete eta berez goratuko omen da.

ZAARRA EZ, ELDUA BAI.

Pernando Garzia Feria 66 urteko gizona da.

Orregaitik bakarrik jubilatu dute.

Ori eztala motiboa erakusteko ibiltari egin zaigu.

España guztiko lurraldeak ibilli, ikusi eta esagutzeko asmoak ditu.

Aurtengo mayatzaren lenengo egunean atara zan bere etxetik.

Ordutik ona 19 errialde ikustatu ditu.

2.800 kilometro juxto-juxto egiñak ditu.

Nere motxilla bizkarrean artu eta egunero-egunero 35 km. egiten ditut, berak esaten digu.

Nere bizitzan deporte geienak egiñak ditut.

Danetatik geien gustatzen zaidanak: mendi-zaletasuna eta eiza.

Eskondua naiz.

Nere emazteari gelditzen naizen toki guztietatik kartatxo bat bialtzen diot.

Gabonetarako nere asmo denak beteta etxeratuko naizela uste det.

66 urteko bat gazte eta 25 bat zaar izan leikela erakusteaz gañera nere ibilte onetzaz munduan jende on asko daudela konturatu naiz.

Ill onen 10`ean Gaceta del Norte egunkarian irakurri detan berri pozkarria da, ala ta ere urteetan sartuta daudenentzat konpreni-arazten digutelako, urteetan sartuak izan arren, bat bape zaartu gabe ondo eldua agertu daitekela.

URRENEKO BERRIAK, BERRI MIRAGARRIAK.

Zinegintzan parte izaten direnei IZARRAK - ESTRELLAS esaten zaie.

Baña zinegintzan parte-artzen dutenak eztira giza-alabak bakarrik, abereak ere bai.

Oiek ere, orduan izarrak izango dira.

HOLLYWOOD`en JUNGLELAND parke zoolojiko bat eratu zuten zinegintzan bear izaten diran abereak ezita eukitzeko.

Zoolojiko orren jabeak poto egin du eta abere denak saltzea erabaki du.

Bañan jabeak saldu baño leen, erosleen aurrean abere guztien abilidadeak erakustea nai izan du.

Eta uste baño diru geiago irabazi ere bai.

Orangutan bikote batek, bakoitzak 10.000 dolar edo 700.000 lauerleko.

Dortoka edo tortuga bikote batek 2.500 dolar edo 175.000 lauerleko.

An omen ziran beste abere-izadiko abere asko: basakatuak, elefanteak, ur-zaldi edo hipopotamoak, erderaz zebras esaten zaienak, basa-idi edo bufaloak, beorrak, artzak, ienak, gildail-luze edo kanguroak, itxas-otso edo fokak e.a., guztira 1.800eraño.

Zoolojiko orren jabeak poto-egin bazun ere oiñ ondo aberastuta gelditu da.

Ze dirutza eskuratu duan!.

SORBONAN`n.

Sorbonako ikastetxe naguzian irakasle batek ikasle bateri aginka egin diola! Ja! aundiagoak ere entzun bearko ditugu oindik! Bien tartean eztabaida gogorren bat izan dutela, eta zer? Aginka auzia edo pleitoa erabaki bear! Eta oin irakasle orrek auzitegian bere egite ura zuritu bearko du.

Aita Ibabe.